Larreetako sentsorizazioa

Hasiera data: 2024
Amaiera data: 2026

Proiektu hau Lanbide Heziketako Sailburuordetzak onartu du, eta Mendizabala LHIIrekin lankidetzan egiten ari gara. Belar-altuerako sentsoreen bidez eta ganaduan itxitura birtualeko lepokoak erabiliz kudeatu nahi da larrea.

Larre-eremuko belarraren altuera neurtuko duten sentsoreak garatu eta instalatu nahi dira, lursail baten ustiapena noiz hasi eta amaitu behar den zehazteko. Gainera, itxitura birtualen lepokoak erabiltzeak aukera ematen digu ganadua eremu batzuetatik besteetara modu digitalean mugitzeko, arantzadun hesien beharrik gabe, fauna basatiaren eta inguruko pertsonen mugimendu askea eragozten baitute.


Harpidetu zaitez buletinera