Hasiera data: 2021
Amaiera data: 2023
Proiektu honetan, RGB eta espektro-anitzeko kamerak dituzten dronak erabiltzen dira, hiru helburu nagusirekin:
- Baso-masen eta zurezko laboreen osasun-egoeraren jarraipena egitea, gaixotasunak eta izurriteak detektatzeko, landaretzaren erantzun espektrala aztertuz.
- Biomasa eta dasometria-aldagaiak estimatzea, ekoizpen-ereduak doitzeko.
- Baso-aprobetxamenduetako makineria gidatzen laguntzeko eta katastroa eguneratzean ortofotoplanoak zehaztasun zentimetrikoz egiteko teknika fotogrametrikoak erabiltzea, GNSS gailuak erabilita
Murgia LHII eta Bidasoa LHIIrekin lankidetzan burutu da proiektu hau.