Arkaute Nekazaritza LHIIn orientazioa modu personal, akademiko eta profesionalean jaso behar dela uste dugu: LHri, eskaintzen ditugun ikastaroei eta egiten ditugun proiektuei buruzko informazio guztia jaso dezakezu, zuretzako bide hoberena aukeratu dezazun.
Aholkularitza-zerbitzua ikasleei eta senitartekoei zuzenduta dago.
Zertan lagun zaitzakegu?
- Zure nahietara gehien egokitzen den heziketa-zikloa aukeratzen.
- LH Dualarekin dauden aukerak aurkezten.
- Bestelako prestakuntza-ibilbideak aukeratzen, hala nola lanbide-ziurtagiriak, gaitasunen egiaztapena edo bestelako ikastaro batzuk.
- LHko zikloak egiteko edo unibertsitatera sartzeko bideak azaltzen.
- Lana bilatzen hasteko aholkularitza.
- Behar duzun beste edozein zalantza edo argibidetan.
Gure ikasle eta familien eskura dagoen ikastetxearen asteko ordutegiaz gain, ikastetxeko orientazio-zerbitzuak zure informazio-eskaerei erantzungo die.

Orientazio Departamentutik
Informazioa, aholkularitza eta orientazioa ematen ditugu prestakuntza-ibilbideei buruz.
Irakatsi eta ikasteko prozesuak, tutoretza-lana eta ikasleen ongizate pertsonala eta emozionala laguntzen eta indartzen saiatzen gara.
Behar bereziak dituzten eta/edo desabantaila soziala duten ikasleei arreta ematen diegu.