Hasi zure ibilbide profesionala GAUR BERTAN
Badakigu zein garrantzitsua den prestakuntza amaitzean zure ikasketekin lotutako enplegu bat lortu ahal izatea.
Horregatik, Arkaute Nekazaritza LHIIn lan mundura sartzen lagundu eta aholkularitza eskaintzen dizugu. Zure eskura jartzen dugu Enplegu Poltsa bat, nekazaritza-sektoreko, lorezaintza eta loradenda eta landa-inguruneko enpresa lehiakorrenak barne hartzen dituena.
Zerbitzu honekin, enpresen eta lan bila ari diren pertsonen artean bitartekaritza egiten dugu, prozesua errazteko.