IKASENPRESA

Inspiratzen duen hezkuntza, eraldatzen duen ekintzailetza

Ikasenpresa hezkuntza-programa bat da, enpresaren mundua ikasgelara hurbiltzeko lan egiten duena, ekintzailetza-gaitasunen garapena bultzatzen duena, beste kultura eta errealitate sozial batzuetara hurbiltzea bultzatzen duena, eta ikastetxeen arteko lankidetza sustatzen duena.

Enpresa eta ekimen sortzailea moduluan irakasten da. Bertan, ikasteko tresna gisa erabiltzen den enpresa bat sortzen da.

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak sustatzen du, eta erdi-mailako eta goi-mailako heziketa-zikloetako ikasleei zuzenduta dago.

Ikasenpresa Programari buruz gehiago jakin nahi baduzu.

Gure ikasenpresa proiektuak

2024 ARABA EKINEAN – Zure ideiak 2024
STARTINNOVA Araba 2024
STARTINNOVA Álava 2023

URRATSBAT

Zure ekimena, zure enpresa. Zurekin goaz

Urratsbat ekintzailetzari laguntzeko programa bat da, egin eta amaitu dituzun ikasketekin lotutako zure enpresa sortzen laguntzen dizuna. Proiektu propioak sustatuko dituen kultura bat sortzeko helburuarekin sortu zen, autoenpleguan sentsibilizatzeko ekintzak antolatuz eta ikastetxean sortzen diren enpresa-proiektuak dinamizatuz. Arkaute Nekazaritza LHIn ere kudeaketarako tresnak eskaintzen ditugu.

Gainera, Urratsbat Sarea kontaktu-sarearekin zu bezalako ekintzaileekin harremanetan jar zaitezke. Ideiak eta esperientziak trukatu ahal izango dituzu, enpresa-lankidetzaren ondorioz proiektu berriak sustatu edo bezero berriak bilatu.

Arkaute Nekazaritza LHIIko ikasle eta ikasle ohientzat.

Urratsbat Programari buruz gehiago jakin nahi baduzu.

Zure enpresa klik bakarrean

Kontaktatu