GOI MAILA

Paisaiak eraldatuz, edertasun naturala sortu

Ingurunea eraldatzea edo paisaia paregabeak sortzea atsegin baduzu, Paisajismo eta Landa Inguruneko Goi Mailako zikloa egin dezakezu.

Lorategien eta berdeguneen proiektuak garatuko dituzu, landareen ekoizpena kudeatuko duzu, laboreei buruz ikasiko duzu eta nekazaritza-produkzioan aditua izango zara. Gainera, lanak zuzenduko dituzu, eskura dituzun baliabide materialak eta giza baliabideak programatuz eta antolatuz.

Nekazaritza lanbide-arloa
Goi maila, A eredua

Aurrez aurrekoa

Goizez
8:15 – 14:45

Iraupena
2000 o.

Lan-poltsa

LANBIDE-MODULUAK

1. MAILA

Botanika agronomikoa90 o.
Fitopatologia90 o.
Nekazaritzako topografia90 o.
Nekazaritzako eta basogintzako
makineria eta instalazioak
180 o.
Mintegiaren kudeaketa eta antolamendua180 o.
Laboreen plangintza150 o.
Enplegagarritasunerako ibilbide pertsonala I120 o.
Formakuntza DUALA enpresetan128 o.

2. MAILA

Ingeles profesionala63 o.
Laboreen kudeaketa220 o.
Lorategien eta kirol-soropilen kontserbazioa180 o.
Lorategiak diseinatzea eta paisaia
lehengoratzea
84 o.
Produkzio-sektoreei aplikatutako
digitalizazioa
63 o.
Produkzio-sistemari aplikatutako
jasangarritasuna
42 o.
Enplegagarritasunerako ibilbide pertsonala II63 o.
Hautazko moduluak84 o.
Paisajismoko eta landa-inguruneko modulu
arteko proiektua
50 o.
Formakuntza DUALA enpresetan480 o.

Sartzeko baldintzak

Kontsultatu Idazkaritza atalean edo jarri harremanetan eta lagunduko dizugu.

Informazio gehiago

Paisajismoko eta landa-inguruneko goi-mailako teknikarien oinarrizko curriculum-diseinua deskargatzea.

ARAUBIDE OROKORREKO PRESTAKUNTZA DUALA

1. mailatik aurrera jakingo duzu zein lan-ingurunetan garatuko duzun zure prestakuntza, lehenago 2. mailan egiten zen bezala.

1. maila

  • Kontratua: lan-kontraturik gabe, Gizarte Segurantzan alta emanda, ordaindu gabe.
  • Iraupena: 128 o./112 o. ikasle adingabeak.

2. maila

2 ibilbide aukeratu ahal izango dituzu

Erregimen orokorra

  • Kontratua: lan-kontraturik gabe, Gizarte Segurantzan alta emanda, ordaindu gabe.
  • Iraupena: 128 o./112 o. ikasle adingabeak.

Erregimen intentsiboa

  • Kontratua: lan-kontratua, Gizarte Segurantzan alta ematea, ordaindua.
  • Enpresan sartzea: ekainean 1. ikasturtearen amaieran edo iraila-urrian.

Nola egin LH DUAL intentsiboa?

LH DUAL INTENTSIBOA egiteko modu bakarra ikastetxearen bidez, idazkaritzan edo zentroarekin harremanetan jarrita egitea da.

ZURE IRTEERA PROFESIONALAK
  • Proiektu bat idazterik eskatzen ez duten lorategi-eremuen diseinatzailea.
  • Hiriko eta hiri inguruko parkeak, lorategiak eta jolas-eremuak instalatzeko lanen arduraduna.
  • Lorezaintzako eta paisaia lehengoratzeko obren arduraduna.
  • Inausketen eta zuhaitz-kirurgiako eragiketen arduraduna.
  • Baratze, mintegi eta lorategien nekazaritzako arduraduna edo langileburua, oro har.
  • Haziak eta zotalak ekoizteko lanen arduraduna.
IKASTEN JARRAITU NAHI BADUZU
  • Lanbide-espezializazioko ikastaroekin.
  • Goi-mailako lanbide-heziketako beste ziklo batekin, indarrean dagoen araudiaren araberako lanbide-moduluen arteko baliozkotzeak ezarrita.
  • Unibertsitate-ikasketekin, indarrean dagoen araudiaren araberako baliozkotzeak ezarrita
LAN EGIN DEZAKEZU

Arkaute Nekazaritza LHIn tresnak eskaintzen dizkizugu lan-mundurako sarrera errazteko.
Gure lan-poltsak inguruko enpresetara hurbiltzea du helburu.
ENPLEGU BILA >>

Lanbide Heziketan ikasteko zer beka dauden jakin nahi al duzu?

Paisajismoa eta landa-ingurunea irudietan

Ziklo honi buruz gehiago jakin nahi duzu?