ERDI-MAILA

Etorkizuna jasangarria da, landu ezazu aldaketa

Nekazaritza edo abeltzaintza tekniketan aurrera egin nahi baduzu, ingurumenarekin kontzientziatuta bazaude, eta landa zure ingurunea bada ikas ezazu nekazaritza-ekoizpen ekologikoko erdi-mailako zikloa.

Gaur egungo teknikekin produktu ekologikoak lortzen ikasiko duzu. Ingurunearen biodibertsitatea eta egonkortasuna hobetuko dituzu, baita lurzoruaren emankortasuna ere, ekoizpen ekologikoari, animalien ongizateari, laneko arriskuen prebentzioari eta animalien babesari buruzko araudia aplikatuta.

Zure produktuen salmentarako merkaturatze-estrategietan ere trebatuko zara.

Nekazaritza lanbide-arloa
Maila ertaina, A eredua

Aurrez aurrekoa

Goizez
8:15 – 14:45

Iraupena
2000 o.

Lan-poltsa

LANBIDE-MODULUAK

1. MAILA

Ingeles profesionala60 o.
Agronomiaren oinarriak180 o.
Trakzioko tresneria eta lantegia120 o.
Nekazaritzako azpiegiturak eta instalazioak90 o.
Landare-osasunaren printzipioak90 o.
Zootekniaren oinarriak120 o.
Labore ekologikoak ezartzea120 o.
Enplegurako ibilbide pertsonala I120 o.
Formakuntza DUALA enpresetan128 o.

2. MAILA

Abeltzaintza ekologikoa210 o.
Agrosistemaren osasun-maneiua105 o.
Nekazaritza-produktu ekologikoak merkaturatzea42 o.
Landare-ekoizpen ekologikoa105 o.
Produkzio-sektoreei aplikatutako digitalizazioa63 o.
Produkzio-sistemari aplikatutako jasangarritasuna42 o.
Enplegurako ibilbide pertsonala II63 o.
Hautazko moduluak84 o.
Modulu arteko proiektua50 o.
Formakuntza DUALA enpresetan480 o.

Sartzeko baldintzak

Kontsultatu Idazkaritza atalean edo jarri harremanetan eta lagunduko dizugu.

Informazio gehiago

Nekazaritza ekologikoko teknikaren oinarrizko curriculum-diseinua deskargatzea.

ETHAZI METODOLOGIA

Prestakuntza-ziklo guztiak Ethazi metodologiaren inguruan egituratzen dira

Teknika didaktiko hau talde txikietan lan egitean oinarritzen da. Talde horietan kide bakoitzak bere ikaskuntza eta ikaskide bakoitzarena maximizatzen laguntzen du.

ARAUBIDE OROKORREKO PRESTAKUNTZA DUALA

1. mailatik aurrera jakingo duzu zein lan-ingurunetan garatuko duzun zure prestakuntza, lehenago 2. mailan egiten zen bezala.

1. maila

  • Kontratua: lan-kontraturik gabe, Gizarte Segurantzan alta emanda, ordaindu gabe.
  • Iraupena: 128 o./112 o. ikasle adingabeak.

2. maila

2 ibilbide aukeratu ahal izango dituzu

Erregimen orokorra

  • Kontratua: lan-kontraturik gabe, Gizarte Segurantzan alta emanda, ordaindu gabe.
  • Iraupena: 128 o./112 o. ikasle adingabeak.

Erregimen intentsiboa

  • Kontratua: lan-kontratua, Gizarte Segurantzan alta ematea, ordaindua.
  • Enpresan sartzea: ekainean 1. ikasturtearen amaieran edo iraila-urrian.

Nola egin LH DUAL intentsiboa?

LH DUAL INTENTSIBOA egiteko modu bakarra ikastetxearen bidez, idazkaritzan edo zentroarekin harremanetan jarrita egitea da.

ZURE IRTEERA PROFESIONALAK
  • Laborantza eta abeltzaintza ekologikoko besteren konturako edo bere konturako langile kualifikatua.
  • Nekazari ekologikoa.
  • Azienda-hazle ekologikoa.
  • Hegaztizain ekologikoa.
  • Erlezain ekologikoa.
  • Esne ekologikoaren ekoizlea.
  • Arrautza ekologikoen ekoizlea.
  • Mintegizain ekologikoa.
  • Nekazaritzako eta abeltzaintzako makineriaren operadorea.
IKASTEN JARRAITU NAHI BADUZU
  • Erdi-mailako beste ziklo bat egin dezakezu, indarrean dagoen araudiaren arabera lanbide-moduluen baliozkotzeak ezartzeko aukerarekin.
  • Goi-mailako zikloa egitea eta horien artean Paisajismoko eta Landa Ingurunekoa.
  • Lanbide-espezializazioko ikastaroak (E Graduak).
  • Batxilergoan sartzea, edozein modalitatetan.
LAN EGIN DEZAKEZU

Arkaute Nekazaritza LHIn tresnak eskaintzen dizkizugu lan-mundurako sarrera errazteko.
Gure lan-poltsak inguruko enpresetara hurbiltzea du helburu.

ENPLEGU BILA >>

Lanbide Heziketan ikasteko zer beka dauden jakin nahi al duzu?

Nekazaritza ekologikoko teknikarien jarduerak irudietan

Ziklo honi buruz gehiago jakin nahi duzu?