Lanaren bidez ikastea errealitatea da Lanbide Heziketa Dualarekin, eta Arkaute Nekazaritza LHIIn ahalik eta azkarren lan eta enpresa munduarekin harremanetan jartzen zaitugu.

Enpresako ikaskuntza-prozesuak eta ikastetxeko prestakuntza-aldiak konbinatuko dituzu, ikasten ari zarena praktikan jarri ahal izateko.

Gainera, Euskadiko enpresek inplikazio-maila handia dute, eta, beraz, aukera asko daude enpresa batean sartu ahal izateko.

Eta 1. mailatik hasiko zara, ez itxaron 2. mailara arte!

ARAUBIDE OROKORREKO PRESTAKUNTZA DUALA

1. mailatik aurrera jakingo duzu zein lan-ingurunetan garatuko duzun zure prestakuntza, lehenago 2. mailan egiten zen bezala.

Lankidetza-hitzarmen bat sortzen da prestakuntza-zentroaren eta enpresaren artean. Ondorioz, enpresan sartuko diren orduak curriculumaren barruan dira.

1. maila

  • Kontratua: lan-kontraturik gabe, Gizarte Segurantzan alta emanda, ordaindu gabe.
  • Enpresan sartzea: ikasturtean ikastetxeko prestakuntza eta enpresako prestakuntza txandakatuko dituzu.
  • Iraupena: 128 o./112 o. ikasle adingabeak.

2. maila

2 ibilbide aukeratu ahal izango dituzu:

Erregimen orokorra

  • Kontratua: lan-kontraturik gabe, Gizarte Segurantzan alta emanda, ordaindu gabe.
  • Enpresan sartzea: irailetik martxora bitartean joango zara LHko ikastetxera, eta data horretatik aurrera eta ikastaroa amaitu arte prestakuntza egingo duzu enpresan edo organismoan, egunean 8 orduko dedikazioarekin edo egunean 7 orduko dedikazioarekin, ikasle adingabeen kasuan.
  • Iraupena: 480 ordu martxotik ekainera.

Erregimen intentsiboa

  • Kontratua: lan-kontratua, Gizarte Segurantzan alta ematea, ordaindua.
  • Zentroko egonaldia: ikastetxearen eta enpresaren arteko alternantzia 2. mailan.
  • Enpresan sartzea: ekainean 1. ikasturtearen amaieran edo iraila-urrian.

Nola eskatu LH DUAL intesiboa egitea?

LH DUAL INTENTSIBOA eskatzeko modu bakarra ikastetxearen bidez, idazkaritzan edo zentroarekin harremanetan jarrita egitea da.