Lanbide-ziurtagiriak etengabeko prestakuntzaren parte dira, hau da, bizitzan zehar egindako prestakuntza mota guztien parte.
Lanbide-kualifikazioak ofizialki egiaztatzeko tresnak dira. Estatu osoan dute balioa eta izaera ofiziala, eta lan-jarduera jakin bat garatzeko beharrezkoak diren lanbide-gaitasunak egiaztatzen dituzte.
Blokeka antolatuta daude, prestakuntza-moduluka, eta horrek aukera ematen du kualifikazio-ibilbide pertsonalizatua ezartzeko, eta aukera ematen dio hezkuntza-administrazioari Lanbide Heziketako tituluekin bat datozen konpetentzia-atalak baliozkotzeko, LHko titulu arautu bat lortzeko.
Profil profesional jakin bati buruzko zure ezagutzak zabaldu nahi badituzu, beste eremu batean hasi edo zure gaitasunak egiaztatu nahi badituzu, ziurtagiri profesionalak zuretzat dira.
Arkaute Nekazaritza LHIKko lanbide-ziurtagiriak
Lanbide-ziurtagirien eskaintza 2025

Zuhaitzak motozerrarekin ebakitzea eta prozesatzea
MF1116_2
Kodigoa: 25010010
Data: 2025eko maiatzak 19tik ekainak 13arte
Iraupena: 100 ordu
Izen ematea: www.lanbide.eus
Matrikula: Lanbidek diruz lagundutakoa
Lanbide-ziurtagirien eskaintza 2024

Loradendako jarduerak
2. mailako lanbide-ziurtagiria
Kodigoa: AGAJ0110
Data: 2024ko iraila-2025eko otsaila
Iraupena: 440 ordu + 40 ordu enpresetan praktikak

Lorategiak eta berdeguneak instalatzea eta mantentzea
2. mailako lanbide-ziurtagiria
Kodigoa: AGA00208
Data: 2024ko abendua – 2025eko apirila
Iraupena: 390 ordu + 40 ordu praktikak enpresan
Arkautek eskaintzen dizu
Nekazaritzako lanbide-arloko 1., 2. eta 3. mailako lanbide-ziurtagiriak. Maila horiek kualifikazio- eta prestakuntza-maila desberdinei dagozkien eta egiaztatzen dituzten lanbide-gaitasunetan eskatzen diren konplexutasunari, autonomiari eta erantzukizunari egiten diete erreferentzia.
Arkaute Nekazaritza LHIIn lanbide-ziurtagiriak egiteko aukera ematen duten nekazaritza-arloko lanbide-eremuak,
Abeltzaintza
Ekoizpeneko animaliak maneiatzeko eta zaintzeko beharrezkoak diren tekniketan eta gaitasunetan eta abeltzaintzako ustiategien kudeaketa eraginkorrean profesionalak prestatzera bideratutako ziurtagiriak.
Nekazaritza
Nekazaritzako ekoizpenarekin, laboreen erabilerarekin, nekazaritzako eta abeltzaintzako ustiategien kudeaketarekin eta iraunkortasunarekin lotutako gaitasunak eskuratzera bideratutako ziurtagiriak.
Lorezaintza
Berdeguneak, lorategiak eta paisaia-eremuak diseinatu, sortu eta mantentzearekin zerikusia duten lanak egiteko gaitasunak eskuratzeko ziurtagiriak.
Basogintza
Baso-baliabideen kudeaketa eta aprobetxamendu jasangarriaren arloan beharrezkoak diren gaitasunak eta ezagutzak egiaztatzeko ziurtagiriak.