Arkaute Nekazaritza LHIIko Idazkaritzan, matrikulazioez gain, bizitza akademikoarekin lotutako beste izapide batzuk kudeatzen ditugu: ziurtagiriak, bekak, espediente akademikoak, zikloetako edo lanbide-ziurtagirietako tituluak eskatzea eta jasotzea.
Eskura dituzun beka guztien eta gehien komeni zaizunaren berri ematen dizugu, prestakuntza jaso dezazun eta zure ikasketak mugikortasun-programekin osa ditzazun, gainera, prozesuan lagun zaitzakegu.
Beka hau unibertsitateaz kanpoko ikasketetako ikasleei zuzenduta dago, hala nola oinarrizko, erdi-mailako eta goi-mailako LHkoei, baldin eta beren ikasketak Euskadiko ikastetxe autorizatuetan egiten badituzte. Laguntza horien osagaiak dira egoitzari lotutako zenbateko finkoa edo errendimendu akademikoaren bikaintasunari lotutako osagaia.
Beka hau hainbat arrazoi direla medio kalitatezko hezkuntzarako sarbidea bermatzeko aukera berdinak ez dituzten ikasle guztiei zuzenduta dago. Horregatik, laguntza honen helburua eskola-garraio partziala edo osoa finantzatzea da.
Beka hau beren prestakuntzaren zati bat Europar Batasunean egin nahi duten ikasleentzat da. Prestakuntza praktikoa lantoki batean edo LHko zentro batean egiten da
Eskabidea, interesa izanez gero, ikasketak egiten diren zentroan egin behar da.
Beka hau derrigorrezkoak ez diren ikasketak egin nahi dituzten ikasleentzat da, hala nola Lanbide Heziketako erdi-mailako eta goi-mailako zikloak. Espainiako Gobernuko Hezkuntza Ministerioaren laguntza horrek hainbat alderdi biltzen ditu, hala nola matrikula, materiala, garraioa edo egoitza.
Beka hau Euskal Autonomia Erkidegoko 30 urtetik beherako gazteei zuzenduta dago, goi-mailako unibertsitate-titulua edo goi-mailako LHko titulua dutenentzat.
Atzerrian profesionalki prestatzeko aukera ematen du, ordaindutako praktikak eginez zure espezialitate akademikora egokitutako enpresa edo erakundeetan.
