KALITATE ZIURTAGIRIA

Arkaute Nekazaritza LHIIn kalitatea gure filosofia eta estrategiaren funtsezko osagaia dela ulertzen dugu

Horregatik, UNE-EN ISO 9001:2015 arauan oinarritutako kalitate-sistema bat ezarri, garatu eta etengabe hobetzeko konpromisoa hartzen dugu.

ZIURTAGIRI EKOLOGIKOA

Arkaute Nekazaritza LHIIk azken hogei urteetan egindako lana Ekolurra zigiluarekin saritua izan da. Nekazaritza eredua aldatzen joan den bitartean, gu nekazaritza berritzaile, eredugarri, iraunkor eta kontserbadorea sustatzen saiatu gara.

Nekazaritza ekologiakoaren eredua kontuan hartu zen eta zentroko partzela, baratze eta negutegietarako aldaketak hitzartu ziren. Geroago, egindako lana egokitzat jo zen, eta 2018an Neiker-Tecnaliarekin batera ziurtagiri ekologikoa lortuz aurrerapausoa eman genuen.