Zure enpresan berrikuntza bultzatu nahi baduzu, lehiakorragoa izango dela bermatuz, Teknikaren TK-Gune programak, Arkaute Nekazaritza LHIIrekin lankidetzan, lagunduko dizu.

Gure ikastetxean ezagutzen dugu  gure irakasleen gaitasunak eguneratzearen eta ikasleen trebetasunak hobetzearen garrantzia, enpresekin lotutako dinamiken bidez.

Teknikaren TK-Gune programak ematen digu aukera hori, LHko zentroen eta enpresen artean ezagutzaren aldebiko transferentzia sortuz.

Gakoa berrikuntza- eta hobekuntza-proiektuak garatzea da, bai enpresa txiki eta ertainetan, eta proiektu horiek bien beharretara egokitzea. Horretarako, ikastetxeak enpresen eskura jartzen du gure ingurune estrategikoaren indargunea.

Nekazaritza sektorean dugun eragin-eremuaren barruan, instalazio eta tresna metodologiko hauek eskaintzen ditugu:

Nekazaritza-sektorea eta industria-sektorea

  • GPSa eta autogidatua duten traktoreak.
  • Lanabesak egokitzeko tailer mekanikoa.
  • Laboreak, makineria eta lanabesak testatzeko finkak.
  • Makinentzako berariazko esposizio-eremua.
  • Laboreetarako lanabesak.
  • Berotegi egokituak.

Abeltzaintza-sektorea

  • Larre sailak.
  • Abeltzaintzako makineria espezifikoa.
  • Hesi birtualerako lepokoak.

Lorezaintza-sektorea

  • Makinak, instalazioak eta landare apaingarriak testatzeko lorategi-espazioak.
  • Lanabesak egokitzeko tailer mekanikoa.
  • Makinentzako berariazko esposizio-eremua.
  • Berotegi egokituak.

Loradendako sektorea

  • Loradendako ikasgela-tailerra “tramer” erakustokiarekin eta argiztapen egokituarekin.

Enpresa bat zara eta Arkaute Nekazaritza LHrekin berrikuntza aplikatuaren proiektu batean parte hartu nahi duzu?