ARKAUTE NEKAZARITZA LHII

Arkaute Nekazaritza LHIn zure prestakuntza errealitate profesionalera ahalik eta gehien hurbildu dadin beharrezkoak diren instalazioak, tailerrak, lurrak eta ikasgelak ditugu.

Eskaintzen ditugun ikasketek beharrezko oinarri teorikoa eta zure prestakuntza erabat integrala izan dadin ezinbesteko diren praktikaz osaturik daude.

ZERBITZUAK

Jantokia

Eskola-komunitate osoarentzat eta ikastetxeko langileentzat eskuragarri dagoen jantoki bat dugu.

Eskaintzen ditugun menuak gure baratzeko produktuekin eta, bertako hornitzaileen eta ekoizle ekologikoen produktuekin osatzen ditugu neurri handi batean.

Astero dieta orekatua eta osasungarria zerbitzatzen dugu.

Gela espezializatuak

Informatika gela

IKTak hezkuntza-eskaintza osoan zeharka integratzea ahalbidetzen digun espazioa. Ikaskuntza malguagoa, komunikazioa eta lankidetza hobetzea eta trebetasun digitalak garatzea sustatzen dugu.

Gela adimentsu eta interaktiboa

Ikaskuntza lankidetzan oinarritutako metodologiak aplikatzeko aukera ematen duen espazio ireki eta interkonektatua, non ikasleek, erronken bidez lan eginez, beren ikaskuntza prozesua modu kritiko eta hausnartuan bideratzen duten.

Loregintzako gela

Maila ertainerako zein ziurtagiri profesionalen prestakuntzarako loregintzako jarduerarako gela ireki eta anitza. Bertan, erakusleihoen diseinua, lore-konposizioen prestaketa, lore kontserbatuen jarduerak, betiko lorategien ezarpena, kokedamak… egiten ditugu.

Transformazio-gela

Bertan elikagaiekin egiten da lan, besteak beste esnekiekin, formakuntza-helburuetarako. Erabat hornituta dago eraldaketa-makina modernoekin, pasteurizagailuarekin, upel automatizatuekin, heltze-ganberekin eta abarrekin.

Laborategia

Ikasleak lurzoruaren eta hainbat analisi tekniketan trebatzea helburu duen espazioa. Mikroskopioak bezalako material berrituekin hornituta dago, izurriteak eta gaixotasunak identifikatzeko aukera ematen dutenak. 20 plaza ditu.

INSTALAZIOAK ETA MAKINERIA

Nekazaritzako instalazioak

Nekazaritzako makineriaren flota bat dugu: 4 traktore, horietako 2 autogidatu ahal direnak, lantzeko lanabesak, hala nola, disko-are, xixela, lurpe-golde, ereiteko makina, ihinztagailua, ongarritzeko makina, etab.

Lorezaintzako instalazioak

Lorategiak instalatzeko eta mantentzeko makineria propioa dugu: sasi-garbitzeko makinak, belar-mozteko makinak, motozerrak, hesi-ebakitzaileak, eskarifikatzailea, aireztagailua, biobirringailua, motokultorea, etab.

Abeltzaintza instalazioak

Abeltzaintza-ekoizpen ekologikoari buruzko moduluak garatzeko espazioak ditugu: oilategi automatikoa, oilategia, pottokentzako espazio egokiak, ardiak… Instalazio guztiak Europako arauetara egokituta daude.

Tailerrak eta lurrak

Tailerrak

Zura lantzeko, soldatzeko eta abarrerako tailerrak ditugu. Baita ikasleek makineriaren mantentze integrala egin dezaten ere.

Haziak eta negutegiak

3000 m2 ditugu landare ornamentalen ekoizpenerako, ikasketetan lortutako ezagutzak praktikan jartzeko aukera ematen digutenak.

Berotegiak

2.000 m2ko eremua dugu berotegietan, eta bertan barazkiak eta landare apaingarriak ekoizten ditugu.

Baratzgintza ekologikoa

Baratzak lantzen ditugu, bai aire librean eta bai berogegietan.

Labore estentsiboak

Labore estentsiboetarako 10 Ha ditugu, eta eredu ekologikoak eta integratuak lantzen ditugu.

Lorategiak

Gure ikastetxea hainbat estilo dituzten lorategiez inguratuta dago, hala nola paisajistikoa, frantsesa eta mugimenduzkoa. Diseinuan eta mantentze-lanetan ikasleek aktiboki parte hartzen dute.