
Joan den ostiralean, urriaren 21ean, goi mailako Paisajismoa eta Landa Ingurunea zikloko ikasleek Arbuluko Indesa enpresako berotegietara bisita teknikoa egiteko aukera izan zuten.
Aitor Zalbidek gidatu zuen bisita, gaur egun Indesan ekoizpen teknikari gisa lan egiten duen ikasle ohiak. Zalbidek berotegietan egiten diren ekoizpen-prozesuak azaldu zizkien ikasleei, baita ekoizpena optimizatzeko eta ingurumen-inpaktua murrizteko erabiltzen diren teknologiak ere.
Ikasleek interes handia erakutsi zuten eta galdera ugari egin zizkioten Zalbideri.