
Arkaute Nekazaritza LHIIko Lorezaintza eta Paisajismoa heziketa-zikloetako bigarren mailako ikasleek bisita aberasgarria egin dute Valentzian. Egonaldian zehar, Ozeanogràfic lorategiak arakatzeko eta Iberflora azokan lorezaintzaren munduan murgiltzeko aukera izan dute.
Esperientzia horri esker, lorezaintzan eta paisajismoan duten ezagutza handitu ahal izan dute gazteek, eta, aldi berean, ikaskuntzaz eta dibertsioz betetako jardunaldi batez gozatu dute. Ozeanogràfic lorategietara egindako bisitak hainbat landare-espezie eta lorategiak diseinatzeko teknikak ezagutzeko aukera eman die, eta Iberflora azokan, berriz, sektoreko azken berrikuntzak ezagutu eta profesionalekin harremanetan jartzeko aukera izan dute.
Ikasleek, irakasleek lagunduta, gogo eta motibazio handia erakutsi dute jarduera osoan zehar. Esperientzia hori Nekaderio eta Fraisoro Eskolekin batera burutu da, eta Iberfloraren lankidetzari esker lortu da.